viernes, 2 de abril de 2010

ABERRI EGUNA 2010


Aberri Eguna 2010

ELAren Nazio Batzordeak iragan martxoaren 22an aurtengo Aberri Egunarekin lotutako agiria onartu zuen.

Leer declaracion completa en castellano

2010eko Aberri Eguna

ELAko Nazio Batzordearen ebazpena

[XEDEA] Nazio Batzordeak, aurreko urteetan egin duen moduan, Aberri Eguna baliatu nahi du sindikatuaren oinarri sozialari helarazteko gizartean eta politikan bizi den uneaz egiten duen gogoeta.

[KRISIA] Aldarrikapen nazionala herri batek parteka ditzakeen kontuekin lotuta dago, baina egun oraindik ere krisi bat jasaten ari gara, eta krisi hori bete-betean gizartearen zati batek bakarrik pairatzen du ia, langile-klaseak. Joan den urteko maiatzean euskal gehiengo sindikalak greba orokorrera deitu zuen, politika publikoak aldatzea premiazkoa zela plazaratzeko, politika horien norabidea aldatzeko, enplegua sortzera eta langileen gizarte-babesa hobetzera bidera zitezen. Ia urtebete igarota, iragarpenik okerrenak bete egin dira. Batetik, patronalak krisia eta langile askoren beldurra profitatzen du urtetako borroka sindikalaren lorpenak deuseztatzeko, joko-arauak hausteko eta askatasun sindikalari ere erasotzeko. Bestetik, ideologia neoliberala da euskal erakundeen politika publikoen iparra, agintzen duen indar politikoa edozein dela ere. Azkenik, estatuan, botere politiko eta

ekonomikoek murrizte politikak ezartzea erabaki dute, hots, eskuineko politikak, banketxeen eta enpresaburuen onerako. Horrenbestez, iragarri dituzten erreformek (pentsioen sisteman, lanmerkatuan eta negoziazio kolektiboan), zeinak estatuko bi sindikatu nagusiek babesten dituzten, langile-klasea oso egoera kaltegarrian kokatuko dute. Bien bitartean, ez da ekonomia eta finantzetako botereen aurkako inongo erabakirik hartu.

[EUSKAL ESPARRUA] Hartara, are nabarmenagoa da gure herriko erakundeek gai laboral, sozial eta sindikaletan legeak egiteko duten ezina, gaiok oraindik estatuaren esku baitaude. Baina bitarteko ekonomiko eta finantzarioak ere faltan ditugu. Gabezia hauek euskal herritarren artean orokorra den autogobernu nahiaren kontrakoak dira, eta are okerragoa dena, eztabaida soziala esku-hartzeko gure esparrutik urruntzen dute; ondorioz, egoera hain larria denean bertoko indar politiko nagusiek ez daukate posizio politikorik hartu beharrik ere. Gainera, gaurko EAEko gobernuak, estatua uniformatzeko eratu zen horrek, gehiengo sindikala hainbat parte hartze organotatik baztertzea erabaki du, espainiar patronal eta sindikatuekin elkar hartuta. Honi gehituz gero goian aipatutako erreformek gure herrian gutxiengo diren sindikatuen oniritzia izango dutela, logikoa da nazio burujabe eta independente bat eraikitzeko nahia gero eta zabalagoa izatea ELAk ordezkatzen dituen langileen artean.

[SINDIKALISMOA] ELAk lanean dihardu, horretan sinesten baitu, herriaren antolakuntza soziala eta identitate nazionala bera justizia sozialaren eta elkartasunaren inguruko baliotan taxutu daitezen.

Hori da bere bokazioa eta askapen nazionaleko prozesuan egin dezakeen ekarpenik bereziena.

Sindikatuak bokazio eta ekarpen hori berritu eta areagotu egin nahi ditu. Langile-klasea botere politiko eta ekonomikoen aldetik jasaten ari den erasoa ikusirik, eta espainiar sindikalismoak elkarrizketa sozialaren esparruan estatuaren helburu politiko eta sozialak txertatu nahi dituela jakinik –finantzatzearen truke, eta are besteen ordezkaritza usurpatuz–, ELAk uste du krisia eta beronen eraginei aurre egiteko borroka izan behar dela bere ekintza sindikal, sozial eta politikoaren lehen esparrua.

[ESKER ONA] Nazio Batzordeak, beraz, esker ona adierazi nahi die ELAko militanteei, era apal

baina irmoan krisi egoerari erantzun eredugarria ematen ari baitira, lantoki bakoitzean borroka

sindikala eta elkartasuna oso baldintza zailetan antolatuz, ugazaben mehatxu eta xantaiapean.

Militanteok ematen digute gure herriarentzako aurrerapide eta askatasun etorkizun baterako

itxaropena.

[URGENTZIA DEMOKRATIKOAK] Borroka nazionalaren ikuspegi estrategikoa ahaztu gabe,

emantzipazio beterako prozesuak lehenik aldarrikapen eta lehia politikoan urrats askoz ere apalagoak egin behar ditu. Espainiar estatuaren tradizio demokratiko eskasak eragiten dituen kalte ugariek –gure herriarekiko salbuespen egoera dakartenak– euskal indar demokratikoek orain bertatik hasita ekin beharreko beste hainbat borrokatarako deia egiten digute. Estatu-arrazoiari aurre egitea premiazkoa da.

[GIZA-ESKUBIDEAK] Estatu-arrazoi horrekin lotuta, lehenik politika errepresiboek eta gizaeskubideak urratzen dituzten erabakiek eragindako hamaika arazoak ditugu: espetxe-politika ankerraren iraupena (sakabanatzea, gaixo dauden presoak, bizi arteko zigorrak, senideen miaketak...); tratu txar eta tortura kasuak, are ezkutuago geratzen direnak estatu demokratiko bati ez dagokion legeria antiterroristaren ondorioz; pertsonen bahiketa expressak; tipo penal lausoen aitzakian gizarteko sektore osoen kontrako makroauziak... Horrekin batera, Jon Anzaren desagerpen eta heriotzaz ezagutzen ari denak gerra zikinaren garaiko unerik beltzenak gogora arazten dizkigu.

[PROZEDURA DEMOKRATIKOAK] Bigarrenik, esparru legegile, judizial eta exekutiboan

errespetatzen ez diren funtsezko printzipio demokratikoak aipatu behar dira. Hainbat adibide dago:

legetik kanporatua izan den ezker abertzalea aurrerantzean ere instituzioetatik eta hauteskundeetatik parterik ez hartzeko Gobernu espainiarrak azalduriko lege erreformak; eskuin muturreko erakundeek bultzatako hamaika auzibide; jarduera politikoa besterik leporatzen ez zaien herritarren atxiloketa...

Horrekin batera, PSE-EEk Lehendakaritza lortu izana, PPren babesarekin, euskal gizartearen zati bat hauteskundeetatik baztertuta osatu den gehiengo parlamentario bati esker; hori guztia ia pentsaezina litzateke inguruko sistema demokratikoetan. Demokrazia horrela urratzeak badu, noski, helburu bat:

estatuaren uniformatze prozesua burutzea. Hain zuzen, salatu beharra dago ere gobernu berriak Ertzaintza edota EITB nola erabiltzen dituen.

[KULTURA] Hirugarrenik, salatu nahi ditugu estatuetako eta bi autonomietako gobernuek

hezkuntza, hizkuntza eta kulturaren inguruan erabakitzen dituzten politikak. Beren abertzaletasun konstituzional sanoaz harro agertzen direnek auzi etnolinguistikoa politikaren ardatz nagusi bihurtu dute, azken hamarkadetako bidean atzera egiteko asmotan. Beren politikak helburu bakarra du, eta

aintzat hartzen du Romanones konteak bere garaian bota zuen oharra: “pueblo que su lengua cobra, su independencia recobra” (“hizkuntza irabazten duen herriak bere independentzia berreskuratzen du”). Hortaz, egungo egoeran berriro agerian geratzen da herri honen gehiengoak oinarrizko gaien inguruan akordioak lehenbailehen iritsi behar dituela: euskaraz bizi eta eskolaratzea nola bermatu,

edota gure herriaren izena erabiltzeko eskubidea, antzinako ‘Euskal Herria’ terminoa mutilatu egin nahi baitute.

[AUTODETERMINAZIOA] Laugarrenik, ospakizun honen aurrean nabarmendu behar dugu gure

herrian jende asko bat datorrela kontu batean: autogobernu maila handiagoa lortu beharra eta berme demokratikozko sistema bat lortzea, non proiektu politiko oro posible izango den. Autodeterminazio eskubidea ez dute espainolistek onartzen, eskubide demokratikoa izanagatik, eta gauzak aldatu nahi ditugunok horren aldeko lana latz egin beharko dugu. Eskubide honen eta oro har autogobernuaren aldarrikapena izan beharko litzateke, berehalakoan, estatuari aurre egiteko oinarria, eta berau gureherriko indar demokratiko guztiek partekatu beharko lukete.

[MINIMOEI BURUZKO AKORDIOA] ELAk badaki aldarrikapen nazional eta politiko batzuk

lortzeko dinamika uztartu egin behar dela erakunde politikoen alderdi- eta hauteskunde-helburuekin.

Baina badaki, halaber, hainbat oinarrizko gaietan (giza-eskubideak, demokrazia, euskara,

erabakitzeko eskubidea) minimo batzuk adostu beharko liratekeela, ezarri nahi diguten estatu-arrazoi horri aurre egiteko. Minimo edo gutxieneko horiek, gaur finkatu gabe daudenak, blindatuta egon beharko lukete, erabaki librez bat datozenek lan sozial eta politikoan konpromisoa hartu dutela bermatzeko. Horixe da, gure ustez, subiranistentzako erronka gaur egun. Behartuko gaituzten gutxieneko batzuk behar ditugu. Eta erronka hori ezin da nahastu, ez da nahastu behar, zilegizkoa den hauteskunde-esparruak lortzeko lehiarekin.

[ALIANTZAK] Hartara, aliantzak eratzerakoan kideen artean ezinbestekoa da indarrak bat egiteko borondatea, eta ez baztertzekoa; aniztasuna bilatzeko zinezko ahalegina egin behar da. Horrekin batera, iraganeko jokabideak atzera utzi behar dira: erakundeak desegitea izan ohi zen asmoa, eta ez hainbeste erakunde horietako solaskide errealei dagokien indarra aitortu eta begirunez jokatzea.

Halaber, sarri aipatu izan dugu eredugarriak direla Euskal Herriko Laborantza Ganbara edota Batera plataformaren borrokak. Eta oraintsu nabarmentzeko modukoak izan dira Iparraldeko herriko etxe askotan egin diren kontsultak, instituzionalizazioari buruzkoak.

[BIDE ZIBILAK] Azkenik, metodo zibilak izango dira borroka horiek gizartean legitimatzeko biderik egokiena. Hain zuzen, ELAk begi onez ikusten ditu legez kanpo dagoen ezker abertzaleak egindako eztabaidaren konklusioak. Erakunde bakoitzaren legitimazioa nola azaltzen den juzkurik egin gabe –dena dela, hori bere buruarekiko egitea zilegi da– bide zibilen aldeko alde bakarreko hautuak gure herrian itxaropena piztu du. Hau da oraingo erronkei aurre egiteko modurik egokiena, jakinik estatuak era neurrigabe, bortitz eta antidemokratikoan jokatzen duela, eta nazioarteko babes handia duela ‘euskal auzia’ delakoa nahierara gobernatzeko. Nolanahi ere, berriro eskatzen diogu ETAri bortizkeriari behin betiko uko egin diezaiola eta bertan behera utz dezala berehala hainbeste herrikideren kontrako mehatxua.

[DEIA] Nazio Batzordeak dei egiten die euskal langileei ELAren sindikalismo abertzalera hurbildu eta militante izan daitezen: sindikalismo autonomoa, politika eta finantzei dagokienean; aldarrikapenezko sindikalismoa, eta Euskal Herrian lan egiten duen ororen askapen nazional eta klasekoa bilatzen duena, langilearen identitate nazionala, kultura, hizkuntza, erlijioa, adina edota sexu-aukera edozein dela ere.

Gora euskal langileria!

Gora Euskal Herria askatuta!

No hay comentarios:

Los vídeos de mrafundazioa en Dailymotion

Permisos

MOTIVO

DURACION

OBSERVACIONES

A/ Matrimonio

Dieciocho (18) días naturales

Si coincide con el periodo de vacaciones se podrá acumular la licencia a las vacaciones.

B/ Licencia por nacimiento de hijo (*)

Tres (3) días

A partir del día del parto.

C/ Enfermedad grave, hospitali- zación, fallecimiento. Cónyuge, hijos, padres

Cuatro (4) días naturales

En caso de hospitalización se podrá fraccionar, siempre y cuando exista la hospitalización, entendiendo ésta como ingreso en centro hospitalario

D/ Enfermedad grave, hospita- lización, fallecimiento. Hermanos, abuelos, nietos

Dos (2) días naturales

con ocupación de cama. En caso de que la hospitalización dure un día, se limitará a ese día.

E/ Fallecimiento de Tío

Un día (1) natural


F/ Matrimonio. Hijos, Hermanos, Nietos

Un día (1) natural


G/ Bautizo o Comunión. Hijos, nietos

Un día (1) natural

Cuando la ceremonia coincida con jornada de trabajo

H/ Por traslado de domicilio

Un día (1) natural


I/ Consulta médica y acompañamiento hijos, padres.

Tiempo necesario

Siempre que se justifique debidamente: Hijos: menores 14 años Padres: > 65

J/ Cumplimiento de deber público.

Tiempo imprescindible

Cuando el cumplimiento del deber referido suponga la imposibilidad de la prestación del servicio debido a más del 20 por 100 de las horas laborables en un periodo de tres meses, se podrá pasar al trabajador afectado a una situación de excedencia regulada en el apartado 1 del artículo 46 de esta ley.

En el supuesto de que el trabajador por cumplimiento del deber o desempeño del cargo perciba una indemnización, se descontará el importe de la misma del salario a que tuviera derecho en la empresa.

K/ Exámenes para obtener títulos oficiales

Tiempo imprescindible


L/ Para realizar funciones sindicales

16 horas mes

En los términos establecidos legalmente

M/ Lactancia


Las trabajadoras por lactancia de un hijo menor de 9 meses tendrán derecho a una hora de ausencia de trabajo que podrán dividir en dos fracciones. La mujer por su voluntad podrá sustituir este derecho por una reducción de su jornada en media hora con la misma finalidad. Este permiso podrá ser disfrutado indistintamente por la madre o el padre en caso de que ambos trabajen (con relación contractual).

N/ En los casos de enfermedad grave, muerte u hospitalización de cónyuge, hijos, padres, abuelos, nietos o hermanos, ampliación

Hasta tres días naturales (3)

Según la siguiente tabla de Kms:

De 600-1.000 km. (ida y vuelta): 1 día natural.

De 1.001 a 1.500 (I/V): dos días naturales

Más de 1.501: tres días naturales.

O/ Juicios y/o comparecencias legales como testigo o denunciado.

Tiempo imprescindible

Para las parejas que convivan sin vínculo matrimonial y/o para las parejas de hecho, que acrediten esta convivencia en idéntica forma a la exigida por la seguridad social a los efectos de inclusión del compañero/a, les será de aplicación las licencias y permisos retribuidos B, C, D, E, F, G

#Suspensión por paternidad: 13 días naturales a partir de la finalización de la licencia. Prestación abonada directamente por el INSS al beneficiario.