Akordioa ELAk eta Bidelan AP-8an ordezkaritza duten gainerako
sindikatuek sinatuko dute abuztuaren 31n.
Negoziazio prozesu luze
baten ondoren, abuztuaren 31n Bidelan AP-8ren hitzarmen kolektiboa sinatuko da,
2019-2022 aldirako. Egungo egoeran, ezin da batzarrik egin akordioaren edukiak
jakinarazteko. Hona hemen eduki horiek:
Soldata-igoera:
• 2019: Gipuzkoako 2018ko KPIa + % 0,9
• 2020: Gipuzkoako 2019ko KPIa + % 1
• 2021: Gipuzkoako KPI 2020a + % 1
• 2022: Gipuzkoako KPI 2021a + % 1
Soldata igoera kontzeptu hauei aplikatuko zaie: oinarrizko
soldata, aparteko ordainsariak, martxoko ordainsaria eta dirua erabiltzeagatiko
kalteordaina. Akordioa sinatzen denean enpresan ez dauden baina hitzarmena
indarrean dagoen bitartean (2019ko urtarrilaren 1etik aurrera) egon diren
langileei soldata igoerak ordainduko zaizkie.
Lanaldia: 8 orduko murrizketa 2021ean, urteko
1.640 ordutan finkatuta.
Enplegua: ez da kaleratze kolektiborik izango
bidesarien automatizazioa dela eta. Langile finko-bereziek lehentasuna izango
dute txanda finkoak esleitzerakoan (letrak).
Enpresaren beste arlo batzuetan hutsuneak sortuz gero, letrak
eta txanda finkoak esleitzeko, enpresako eta zonako antzinatasuna hartuko da
kontuan. Obra kontratuen iraupena legeak baimentzen duen 4 urteko mugaraino
luzatzea erabaki da.
Lizentziak:
• Ezkontza: odolkidetasunezko eta ezkontza-ahaidetasunezko 2.
mailara arteko ahaideentzako eskubidea zabaltzen da.
• Bataioa eta jaunartzea: eskubidea seme-alaben eta
bilobetaraino zabaltzen da.
• Edoskitzea: indarrean dagoen araudiari egokitzen zaio.
• Kontsulta medikoa eta laguntza: eskubidea zabaltzen da
aita-amaginarrebei laguntzen bazaie.
• Gaixotasun larria edo lehen mailako senideen
ospitaleratzea: 4 lanegun (orain arte naturalak). Ezkontza ahaidetasuneko lehen
mailako ahaideei ere ematen zaie eskubidea. Altaren egunean, ordaindutako
baimena hartu ahal izango da, baldin eta lanaldiarekin bat badator, eta,
betiere, lizentziako 4 egunak aldez aurretik hartu ez badira.
• Gaixotasun larria edo bigarren mailako ahaideen
ospitaleratzea: 2 lanegun (orain arte egutegiko egunak), langilearekin bizi
izan ezean, 4 egun. Ezkontza-ahaidetasuneko ahaideei ere zabaltzen zaie
eskubidea.
• Lehen mailako ahaideen heriotza: 4 lanegun (orain arte
egutegiko egunak). Ezkontza-ahaidetasuneko ahaideak barne hartzen dira, eta
heriotzaren ondorengo 7 egunen barruan hartu ahal izango dira.
• Bigarren mailako ahaideen heriotza: 2 lanegun (orain arte
egutegiko egunak). Ezkontza-ahaidetasuneko ahaideak barne hartzen dira, eta
heriotzaren ondorengo 5 egunen barruan hartu ahal izango dira.
• Hirugarren mailako ahaideen heriotzagatik: egutegiko egun
1. Eskubidea ezkontza-ahaidetasunagatik zabaltzen da.
• Hezur-muineko dohaintzak: borondatezko emailea izanez gero
eta dohaintza behar duen paziente batekin bateragarria izanez gero, behar den
denbora.
Oporrak: oporrak hartu aurreko urteko
azaroaren 30a baino lehen eskatu beharko dira. ELAk erreklamazioa egin eta
PRECOn akordioa lortu ondoren, oporraldiko soldata plusak ere kobratuko dira
(uztaileko eta urtarrileko nominetan). Aldi baterako kontratuen kasuan,
ordainketa kontratuaren likidazioan egingo da.
Osasun azterketa: lanorduetatik kanpo egiten bada,
zenbaketa bikoiztu egingo da, eta 2 ordukoa izango da. Joan etorriari dagokion
kilometrajea ere ordainduko da.
Kategoria aldaketak: hitzarmenean sartu da zaintzan,
kontserbazioan eta seinalizazio kategoria aldaketak arautzen dituen prozedura.
Txanda aldaketak: iraupen luzeko aldi baterako ezintasunen
kasuan, langileen artean adostutako aldaketak berrikusi egingo dira, lan
zikloen erregulartasuna bermatzeko.
Aparteko orduak: lanaldi erregulazioen tratamendua
jasoko dute. Konpentsazioko atsedenaldia hartzeko unea adostuta finkatuko da,
atsedenaldia hartu eta hurrengo lau hilabeteen barruan. Enpresak batzordeari
bidaliko dio aparteko orduen zerrenda, bai eta horien arrazoia ere.
Borondatezko erretiro
aurreratua: erretiro
adinari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera, erretiroa hartzeko adina
baino 2 urte lehenago (koefiziente murriztailerik gabe) eta enpresan gutxienez
10 urteko antzinatasuna izanik, 11 hilabeteko soldatari, irabazien
ordainsariaren 1/14 zenbakiari eta antzinatasunari dagokien kalte-ordaina.
Balioaniztasuna: Automatizazio prozesua dela eta,
balioaniztasun plan bat sortzen da enpresako beste arlo batzuetan lan egin nahi
duten ordainpeko langileak prestatzeko (behin behineko langileak ere sartzen
dira).
Lan zikloak: lan zikloak eta zaintza eta
mantentze elektronikoko oporrak hitzarmenean sartzen dira.
Euskara, Berdintasun
eta Laneko eta Sexu Jazarpenaren Prebentzio Plana: plan horiek hitzarmenean jasotzen
dira, eta enpresaren eta langileen ordezkarien artean garatu behar dira.
AP-8 autobidean
automatizazio prozesua dela eta, ELA
sindikatuak negoziazio honetan enpleguaren defentsaren bermea nukleartzat jo
du, kaleratzeei ateak itxiz. Soldata igoeraz gain, urteko lanaldia murriztu
egin da hitzarmena indarrean dagoen bitartean, baina Bidelan iritsi zenetik ez
da hori gertatu. Gainera, langileen lan baldintzak hobetzen dituzten eta
lanaren banaketa bidezkoagoa bermatzen duten edukiak adostu dira.