DATUAK
BISTARATZEKO PANTAILEKIN LAN EGITEN BADUZU, ENPRESAK BERE GAIN HARTU
BEHARKO DU LAN HORI EGITEKO BEHAR DIREN BETAURREKO GRADUATUEN GASTUA.
-EBJAren
epaia, 2022ko abenduaren 22koa-
Europar
Batasuneko Justizia Auzitegiak argitu egin du 488/1997
Errege Dekretuaren 4.3 artikuluaren
interpretazioa eta aplikazioa. Datuak Bistaratzeko Pantailak (DBPak)
dituzten ekipoekin lan egiteari dagokionez. Besteak beste honako
kontu hauei buruz:
Ulertzen
al dira betaurreko
graduatuak “gailu
zuzentzaile bereziaren” definizioaren barruan, Errege Dekretu honi
dagokionez ?
Lantokian
edo lanpostuari dagozkion eginkizunetan erabiltzeko betaurrekoak
bakarrik hartzen al dira kontuan ?
Enpresariak
behar hori betetzeko duen betebeharra soilik dispositiboa emateari
dagokio ?
Gastu
horiek “nekagarritasun-osagarri” baten barruan sartuta al daude
?
Betaurreko
graduatuak, DBPen
aurrean lan bat aurrera eramateko beharrezkoak diren heinean,
“dispositibo
zuzentzaile berezitzat” hartu behar dira bere ondorio guztiekin.
Dela lan horrek
ikusmenean eragindako patologia edo dela aldez aurrekoa eta berez
pertsonari dagokionean ere. Une horretan edo lan horren ondorioz
larriagotu izana, edo ez izana.
Kasu
honetan, erabakigarria izango den gauza bakarra Prebentzio Zerbitzuko
medikuak, Errege Dekretuaren 4. Artikuluan aipatzen diren proba
oftalmologikoak egin ondoren, langileak
DBPekin lan egiteko betaurrekoak beharrekoak dituen ala ez
erabakitzea izango da,
langileak duen bere ikusmen-nahasmenduaren arabera.
Hortaz
aparte ere, betaurreko graduatuak ezin dira betebehar horretatik
kanpo utzi eguneroko bizitzan ere bere erabiltze hutsagatik eta ez
bakarrik lanpostuan.
Era
berean, betebehar hori modu ezberdinez bete daiteke. Ez bakarrik
enpresaburuak erabakitzen dituen betaurrekoak erosita, baizik eta
baita langileak berak betaurrekoak eskuratzen dituenean ere dirua
itzuli ahal izango da eta baita horretarako zehaztutako
“soldata-osagarri” bat
ezartzeko aukera ere onartzen delarik, gailu horri dagokion kostua
aldez aurretik estaltzeko, kostua aurreratuz.
Hala
ere, epaiak argitzen du, halaber, ezin dela ulertu gailu horri
dagozkion kostu horiek osagarri orokorrek estaltzen dituztenik, hala
nola nekagarritasun konplementuak.
Are
gehiago, epaiak berak interpretatzen du, hain zuzen ere, betaurrekoen
kostua langileak berak eskuratu ondoren ordaintzea dela legeriak
berak lortu nahi duen prebentzio helburuarekin hobeto egokitzen den
aukera, “langileen
segurtasun eta osasunaren babes maila handiagoa bermatzen duelako”
naiz eta hori ez izan aukera posible bakarra.
Epai
berri honetan oinarrituta, DBPekin lan egiteko betaurreko graduatuak
erabiltzen dituzuen kasuetan, gastuen zenbatekoa eskatzera animatu
nahi zaituztegu, betaurrekoak aldatu behar dituzuenean; graduazio
berriagatik, hausturagatik eta baita ohiko erabilerak hondatutako
egoeragatik ere.