DATUAK BISTARATZEKO PANTAILEKIN LAN EGITEN BADUZU, ENPRESAK BERE GAIN HARTU BEHARKO DU LAN HORI EGITEKO BEHAR DIREN BETAURREKO GRADUATUEN GASTUA.
-EBJAren epaia, 2022ko abenduaren 22koa-
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak argitu egin du 488/1997 Errege Dekretuaren 4.3 artikuluaren interpretazioa eta aplikazioa. Datuak Bistaratzeko Pantailak (DBPak) dituzten ekipoekin lan egiteari dagokionez. Besteak beste honako kontu hauei buruz:
Ulertzen al dira betaurreko graduatuak “gailu zuzentzaile bereziaren” definizioaren barruan, Errege Dekretu honi dagokionez ?
Lantokian edo lanpostuari dagozkion eginkizunetan erabiltzeko betaurrekoak bakarrik hartzen al dira kontuan ?
Enpresariak behar hori betetzeko duen betebeharra soilik dispositiboa emateari dagokio ?
Gastu horiek “nekagarritasun-osagarri” baten barruan sartuta al daude ?
Betaurreko graduatuak, DBPen aurrean lan bat aurrera eramateko beharrezkoak diren heinean, “dispositibo zuzentzaile berezitzat” hartu behar dira bere ondorio guztiekin. Dela lan horrek ikusmenean eragindako patologia edo dela aldez aurrekoa eta berez pertsonari dagokionean ere. Une horretan edo lan horren ondorioz larriagotu izana, edo ez izana.
Kasu honetan, erabakigarria izango den gauza bakarra Prebentzio Zerbitzuko medikuak, Errege Dekretuaren 4. Artikuluan aipatzen diren proba oftalmologikoak egin ondoren, langileak DBPekin lan egiteko betaurrekoak beharrekoak dituen ala ez erabakitzea izango da, langileak duen bere ikusmen-nahasmenduaren arabera.
Hortaz aparte ere, betaurreko graduatuak ezin dira betebehar horretatik kanpo utzi eguneroko bizitzan ere bere erabiltze hutsagatik eta ez bakarrik lanpostuan.
Era berean, betebehar hori modu ezberdinez bete daiteke. Ez bakarrik enpresaburuak erabakitzen dituen betaurrekoak erosita, baizik eta baita langileak berak betaurrekoak eskuratzen dituenean ere dirua itzuli ahal izango da eta baita horretarako zehaztutako “soldata-osagarri” bat ezartzeko aukera ere onartzen delarik, gailu horri dagokion kostua aldez aurretik estaltzeko, kostua aurreratuz.
Hala ere, epaiak argitzen du, halaber, ezin dela ulertu gailu horri dagozkion kostu horiek osagarri orokorrek estaltzen dituztenik, hala nola nekagarritasun konplementuak.
Are gehiago, epaiak berak interpretatzen du, hain zuzen ere, betaurrekoen kostua langileak berak eskuratu ondoren ordaintzea dela legeriak berak lortu nahi duen prebentzio helburuarekin hobeto egokitzen den aukera, “langileen segurtasun eta osasunaren babes maila handiagoa bermatzen duelako” naiz eta hori ez izan aukera posible bakarra.
Epai berri honetan oinarrituta, DBPekin lan egiteko betaurreko graduatuak erabiltzen dituzuen kasuetan, gastuen zenbatekoa eskatzera animatu nahi zaituztegu, betaurrekoak aldatu behar dituzuenean; graduazio berriagatik, hausturagatik eta baita ohiko erabilerak hondatutako egoeragatik ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario