Gaur, 2020ko otsailaren 12an, AP-1 autobideko automatizazio prozesuari buruzko bilera egin da, sindikatuek eskatuta.
Enpresak adierazi du pleguan eskatutako automatizazio prozesua zenbateko ekonomiko bati lotuta zegoela, eta Bergara Iparraldeko, Bergara hegoaldeko eta Arrasateko bidesariei buruzkoa zela.
Gaur egun, ez da betetzen ari finkatutako kronograma. Bergara hegoaldea lehentasunezkoa da, eta Bidegiren onarpenaren zain daude. Bergara hegoaldeari eta Arrasateri dagokienez, proiektua idazketa fasean dago.
Gai honek plantillan izango duen eraginari dagokionez, enpresak adierazi du momentuoro jakinaraziko duela berritasunak daudenean, baina ustiapen baldintzen pleguaren agindua betez, lanpostuak finkoak ez direla amortizatuko eta aurretiazko lan baldintzak mantenduko direla.
Era berean, adierazi du lanpostu aldaketa erraztuko duela nahi hori borondatez adierazten duenarentzat, lan balioaniztasuna barne, hainbat arlotan aldi berean lan egin dezaketen langileak egon daitezen, eta haien jatorrizko baldintza ekonomikoak errespetatuko direla, horiek eskuratzen duten lanpostuarenak baino handiagoak badira.
Behin behineko langileei dagokienez, enpresak adierazi du bidesarietako beharrak gutxituz joango direla pixkanaka, eta langile finkoen eta behin behinekoen arteko oreka bilatuz emango direla zeregin edo behar berriak.
Lanpostua aldatzeko boluntario lana egiten duten langileentzako prestakuntza plana garatzeke du enpresak, eta ad hoc prestakuntza izango da.
Lanpostuz aldatzen diren langileek probaldi bat izango dute, eta aldi horretan aurreko lanpostura itzultzeko eskubidea izango dute, hala nahi izanez gero.
ELA sindikatuak A-636 bidean sortuko diren 8 lanpostuez eta lanpostu horiek nola beteko diren galdetu du. Pleguak 5 lanpostu ezartzen zituen zaintzan eta 3 kontserbazioan, eta enpresak jakinarazi du oraindik ez dutela erabaki nola beteko diren behar berri horiek, hasiera batean 2021. urtean sortuko direnak.