Clicar para leer en castellano
Egungo abagunean erreforma hauek hezur-muinetaraino ustelkeria arazoetan barneraturik dagoen PPren eskutik datoz. Harrigarria da erreformak animatu eta onurak ateratzen dituztenentzat ustelkeria arazoa ez izatea. Nola izango da ba! Ez da arazoa patronalarentzat, ezta Euopar Batzordearentzat, ez eta Nazioarteko Monetaren Funtsarentzat...Finean berdina defendatzen dute. "Gure ustelak dira" esango dute erakunde horiek, zinismo handiz.
Onarturiko erreformaren helburuak argiak dira: enplegu gaietan aldebakarreko kudeaketa erraztu enpresariari, honela epaitegien eskuhartzea ezertan gera dadin- bereziki zenbait ERE ez baliozkotzat ematen direnean-.
Abuztuaren 2an onarturiko errreformak, beste gaien artean, honakoa dakar:
• ERE-en negoziaketan komisioetako partaideen kopurua murrizten da, mahai bakarrean negoziatzera behartuz hainbat lan zentru inplikaturik badaude ere.
Asmoa da ekintza sindikala ekiditea zenbait eremutan (Euskal Herria kasu) non sindikatuak enplegu suntsiketaren aurka borrokan dihardugun.
• Atzerriko multinazionalek ez dute bere kontu konsolidatuak aurkeztu behar.
Astakeria galanta da kontutan hartzen badugu erakunde hauek bere kontuak moldatzeko duten erraztasuna, irabaziak eta galerak komeni zaien herrialdeetan aurkezteko aukera, zergak ez ordaintzeko edota edozein EREa aurkezteko. Honek argiro erakusten du zein harreman estua duten gobernuek eta enpresa handietako interesek.
• Helegite kolektiboei lehentasuna ematen zaie norbanakoen aurrean, azken hauek epaitu gabeko gaietara mugatzen direlarik edo oinarrizko eskubideak urratzen direnean bakarrik. ELAk iragarri zuen gobernuak legea aldatuko zuela hori gerta ez zedin. Confebask-ek horixe bera eskatzen zuen aditzera eman zuenean epaileek ezin zutela enpresariaren borondatea moldatu. Inpunitate osoa nahi dute.
• Kaleratze kolektiboei erraztasuna ematen zaie eta norbanako erreklamazioei oztopoak jartzen dira, behin betiko epaia edo konziliazioa eman eta gero.
Inoiz baino beharrezkoagoa da borroka sindikala eta soziala.