Clicar para leer en castellano
Egungo abagunean erreforma hauek hezur-muinetaraino ustelkeria arazoetan barneraturik dagoen PPren eskutik datoz. Harrigarria da erreformak animatu eta onurak ateratzen dituztenentzat ustelkeria arazoa ez izatea. Nola izango da ba! Ez da arazoa patronalarentzat, ezta Euopar Batzordearentzat, ez eta Nazioarteko Monetaren Funtsarentzat...Finean berdina defendatzen dute. "Gure ustelak dira" esango dute erakunde horiek, zinismo handiz.
Onarturiko erreformaren helburuak argiak dira: enplegu gaietan aldebakarreko kudeaketa erraztu enpresariari, honela epaitegien eskuhartzea ezertan gera dadin- bereziki zenbait ERE ez baliozkotzat ematen direnean-.
Abuztuaren 2an onarturiko errreformak, beste gaien artean, honakoa dakar:
• ERE-en negoziaketan komisioetako partaideen kopurua murrizten da, mahai bakarrean negoziatzera behartuz hainbat lan zentru inplikaturik badaude ere.
Asmoa da ekintza sindikala ekiditea zenbait eremutan (Euskal Herria kasu) non sindikatuak enplegu suntsiketaren aurka borrokan dihardugun.
• Atzerriko multinazionalek ez dute bere kontu konsolidatuak aurkeztu behar.
Astakeria galanta da kontutan hartzen badugu erakunde hauek bere kontuak moldatzeko duten erraztasuna, irabaziak eta galerak komeni zaien herrialdeetan aurkezteko aukera, zergak ez ordaintzeko edota edozein EREa aurkezteko. Honek argiro erakusten du zein harreman estua duten gobernuek eta enpresa handietako interesek.
• Helegite kolektiboei lehentasuna ematen zaie norbanakoen aurrean, azken hauek epaitu gabeko gaietara mugatzen direlarik edo oinarrizko eskubideak urratzen direnean bakarrik. ELAk iragarri zuen gobernuak legea aldatuko zuela hori gerta ez zedin. Confebask-ek horixe bera eskatzen zuen aditzera eman zuenean epaileek ezin zutela enpresariaren borondatea moldatu. Inpunitate osoa nahi dute.
• Kaleratze kolektiboei erraztasuna ematen zaie eta norbanako erreklamazioei oztopoak jartzen dira, behin betiko epaia edo konziliazioa eman eta gero.
Inoiz baino beharrezkoagoa da borroka sindikala eta soziala.
2 comentarios:
Gurean ez dago erreformarik, lan poltsa bere baitan jarraitzen du, urteak beranduago sartutako jendea kontratu onenak jasotzen, aintzinakotasuna errespetatu gabe. Horregatik ez ahal da borrokatu behar? Ez zen momentu egokia konbenioa sinatzean?
OK
Lehen zatiarekin
Ez dagoela erreforma ?
Uf gehitxo!!!
Hitzarmena sinatu eta gero esan dezakegu ez dugula erreformarik bainan sinatu ezean ...ufff gehitxo esatea da.
Erreforma ez OK ez dituzte peajeak itxiko, bale, pentsa langile fijo bakoitzak 3 egun gehiago lan egiten dugula. pentsa lan ordutegia 1648tik 1672tara igotzen digutela, lan baldintzak mantentzearen truke
Zenbat ordu gutxiago dira guztira ebentualen lan poltsarako ?
Lan erreforma ez dago, OK, Busti egingo naiz
Agian orain , gaur ez...bainan bihar...
Epaitegitik bueltan ?
Eta uste dut ulertzen didazula
Bigarren zatiaren diozunarekin ADOS
Eta Hitzarmena edo konbenioa sinatzean mahai gainean jarri genduen zuk diozun gaia eta Zuzendaritzak berak nahi zituenak kontratatzen zituela eta ezin genduela behartu, derrigortu Zuzendaritza zien bai eta zien ez kontratatzera eta ez gara gehiago luzatuko denok bai dakigu azken denboran zein sartu den eta nola......
Publicar un comentario