Maiatzak 10ean, adiskidetze-ekitaldia egin zen-LHK-PRECOn.
Eskaera hau hasi genuenetik, enpresako langile guztien nominetan antzinatasuna behar bezala eguneratu eta ordaintzea zen gure asmoa.
Enpresak ELAko liberatuari deitu zion esanez arrazoi genuela baina denbora behar zutela begiratzeko eta antzinatasuna eguneratu eta behar bezala ordainduko zutela.
Adostasuna sinatzeko PRECOren bidez egitea-nahi-zuten.
Maiatzaren 5ean, adiskidetze-ekitaldia baino 4 egun lehenago, dokumentu bat bidali ziguten, hitzarmenean sinatuta daukaguna ere jasotzen ez zuena, eta esandako guztia baztertzen zuena.
Eztabaida dago, eta horrela hitz egiten dute epai guztiek eta guk ere horrela uste dugu; kontratuaren eta kontratuaren arteko denbora emandako zerbitzu – denboratzat hartzen den ala ez.
Gu beti hitz egiteko prest agertu gara eta elkarrizketaren aldekoak gara naiz eta beste batzuk bakarrizketaren aldekoak izan.
Enpresak ez duenez bere "proposamena" aldatu demanda kolektibo bat sartu beste aukerarik ez digute uzten.
Edozein zalantza izanez gero ez eduki inongo dudarik gurekin harremanetan jartzeko, Langileei laguntzeko gaude