ELAk BIDELAN AP-8an EGINIKO LAN BALDINTZEN ALDAKETEN AURKAKO EPAIA IRABAZI DU
EPAILEAK LANGILEEN LAN BALDINTZAK ALDATZEKO ENPRESAREN ALDEBATEKO ERABAKIA EZEREZEAN UTZI DU
ELA sindikatuak eta lan baldintzak aldatzeko enpresaren
aldebateko erabakiarekin ados ez zeuden afiliatuak burumakur geratu
beharrean, erabakia zuzenbidearen aurkakoa zela iritzita, gure lan baldintzen
defentsan epaitegietara jotzea erabaki genuen.
Enpresak bere kabuz mantentze lanak betetzen dituzten
langileetako batzuei gaueko turnoa inposatzea erabaki zuen. Aldaketa hau 2018ko
urriaren 20an jarri zen indarrean, naiz eta langile hauek ordurarte ez zuten
turno horretan inoiz lanik egin.
Ohiko metodología erabiliz, oraingo honetan ere Bidelan
AP-8ko zuzendaritzak legediak ezartzen duena bete gabe hartu zuen erabakia.
Legeak argi eta garbi azaltzen du lan baldintzen aldaketak daudenean langilegoaren
ordezkaritzari jakinarazi behar zaizkiola zeintzuk diren aldaketa horiek
eta aldaketa kolektiboa denean, kontsulta epe bat ere izan behar dela ezartzen du
indarrean dagoen
araudiak.
Sententzia IRMOA da eta ez dago beraren aurka helegitea
aurkezteko aukerarik.
Hau dela eta ELA sindikatuak aldaketa inposatu zitzaien lan
taldeko langileak lehengo egoerara berehala bueltatzea exijitzen du eta
aurrerantzean, gaueko turnoan lana egin behar bada, langile bolondresekin egitea,
aldez aurretik lan baldintzak zeintzuk izango diren adostu eta gero.
Borrokatzeak merezi duela uste baduzu, ELA da zure
sindikatua!!!