DATUAK BISTARATZEKO PANTAILAK ERABILTZEN DITUZTEN LANGILEENTZAT BETAURREKOEN ZENBATEKOA ESKATZEKO JARRAIBIDEAK
Ezer baino lehen, bereizi behar da zeintzuk diren zenbateko hori eska dezaketen langileak, hau da, DBPen Erabiltzailetzat hartzen diren langileak bakarrik (eta Arriskuen Ebaluazioaren dokumentuan hala jasota egotea).
Horretarako, datuak bistaratzeko pantailak dituzten ekipoekin lan egiteari buruzko 488/1997 Errege Dekretuak garatzen duen Gida Teknikoko DBPen Erabiltzailearen definiziora jo behar dugu:
a) Egunean 4 ordu edo astean 20 ordu baino gehiago lan egiten duten langileak.
b) Egunean 2-4 ordu edo astean 10-20 ordu benetan lan egiten dituzten langileak, betiere honako baldintza hauetako 5 gutxienez betetzen badituzte:
- Ekipoaren mende egotea bere lana egiteko, eta emaitza berak lortzeko bitarteko alternatiborik ez izatea.
- Lana egiteko ekipoa erabili edo ez nork bere borondatez erabaki ezin izatea.
- Enpresak eskatzen duen prestakuntza edo esperientzia espezifikoa behar izatea ekipoaren erabileran, lana egiteko.
- Bistaratze-pantailak dituzten ekipoak erabili ohi dituzte ordubeteko edo gehiagoko aldi jarraituetan.
- Egunero edo ia egunero bistaratzeko pantailak dituzten ekipoak erabiltzea, aurreko puntuan deskribatutako moduan.
- Pantailaren bidez erabiltzaileak informazioa azkar lortzea lanaren betekizun garrantzitsua izatea.
- Atazaren beharrak direla eta, erabiltzaileak arreta handia eman behar izatea”.
Errege Dekretuak bazterketak ere ezartzen ditu, eta horietarako ez litzateke aplikagarria izango arau honetan jasotakoa:
“Errege Dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo geratzen dira:
A) Ibilgailuak edo makinak gidatzeko postuak.
B) Garraiobide batean instalatutako sistema informatikoak.
C) Lehentasunez publiko orokorrak erabiltzeko diren sistema informatikoak.
D) Eramangarri deritzen sistemak, betiere lanpostu batean modu jarraituan erabiltzen ez badira.
E) Kalkulagailuak, kutxa erregistratzaileak eta datuak bistaratzeko gailu txiki bat edo ekipo horiek zuzenean erabiltzeko beharrezko neurriak dituzten ekipo guztiak.
F) Diseinu klasikoko idazmakinak, leihatilako makinak izenez ezagutzen direnak”.
Aurrekoa argitu ondoren, eskaera horretarako jarraitu beharreko eskema enpresan gauden puntuaren araberakoa izango da. Horretarako, prozesu honetan lagunduko eta gidatuko gaituen eskema bat egin dugu ( ikus argazkia )
P.D. Aurkeztu beharreko ereduak ELAko Ordezkariei eskatu.