Iazko uholde feminista gogoan daukagu oraindik. Nola ahaztu, indar erakustaldi ederra egin genuen eta! Inflexio-puntu garrantzitsua izan zen hura eta ez zen inolaz ere kasualitatea izan, borroka feminista luzearen emaitza baizik.
- Emakumerik* gabe mundu honek ez duela funtzionatzen irudikatuko dugu.Sistema kapitalista, heteropatriarkala eta arrazista auzitan jarriko dugu.Enplegu formaletik haratago doan greba egingo dugu, baina dudarik gabe, soldatapeko lan munduan ere badugu zer aldarrikatu eta borrokatu egun horretan.
- Martxoaren 8a eguneroko gatazka eta borroken bitartez eraiki eta elikatuko dugu ELAn, bizimodu duinagoen alde emakumeak egunero ari baikara antolatzen lan munduan.
- Enplegu eta bizitza duinen alde...
- Prekarietatearen eta pobreziaren feminizazioaren aurka: lanaldi partzialak; behin-behinekotasuna; soldata arrakala; miseriazko pentsioak; kristalezko sabaia...
- Kalitatezko zaintzarako zerbitzu publiko, unibertsal eta doakoen alde. Era berean, zaintza gizonen ardura ere badela aldarrikatzeko...
- Indarkeria sexistaren eta eguneroko jarrera eta ekintza matxisten aurka...
- Lan merkatu formaletik at geratzen diren emakume langile guztien eskubideen alde......
No hay comentarios:
Publicar un comentario