Lehenengo enpresa kondenatua
askatasun sindikala urratzeagatik, Confebasken lan-harremanen eredu-berriaren
printzipioak jarraitzearen ondorioz
Clicar para leer en castellano
Gasteizko
Lan-arloko 3 zk.ko epaitegiak DHL-EXEL (Mercedesen hornitzailea) kondenatu du
negoziazio kolektiboan eskubide sindikalak urratzeagatik. Hain zuzen ere,
Adegik eta Confebaskek aldarrikatzen dituzten printzipioei segika,
“lan-harremanetarako enpresa-kultura berrian” oinarritutako neurri eta ekintzak
aplikatzeagatik.
Epaian
xehetasunez azaltzen da enpresak enpresa-batzordeari zilegitasuna kentzeko
saiakerak egin dituela, langileak eskubide-murrizketak ekarriko zituen
hitzarmen bat onartzera bultzatuz. Hori dela-eta, enpresa kondenatu da 800 euro
batzordeari ordaintzera, kalte moralagatik.
Epaiak
dioenez Zuzendaritzak bost jakinarazpen bidali zizkien langileei. Gainera
foileto bat ere zabaldu zuen, “Elkarrekin jarraituko dugu bidaian?” izenekoa,
Mercedesek DHLrekin duen kontratua bertan behera uzteko arriskuaz
ohartarazteko. Eta bilerak egin zituen, 20 laguneko taldetan, Giza Baliabideen
arduradunaren gidaritzapean. Era berean, epaian frogatutzat jotzen da
“kudeatzailearekin gosaltzen” delako saioez baliatu zela enpresa. Saio horietan
3 eta 10 bitarteko laguneko taldetan biltzen ziren, eta hitzarmenaren
negoziazioei buruzko ikuspegi lerratua eman.
Zuzendaritzak
“ospearen hall-a” ere sustatu zuen, batzordeari modu anonimoan eraso ahal
izateko; eta baita hitzaldi batzuk ere (“One to one”), beti ere alderdi
sozialaren izen ona kaltetzeko.
Epaiaren
arabera jarduketa horien “azken helburua langileen ordezkariak ahultzea izan
dela, eta ordezkaritza-organoaren zilegitasuna kendu nahi izan zaiola langileen
aurrean”. Era berean, jarduketa horien helburua “langileei informatzea ez ezik,
langileen legezko organo solaskidea ahultzea eta bazter uztea ere izan liteke”.
Hala eta
guztiz ere, DHL-EXELeko langileek, xantaia eta guzti, oso hitzarmen ona lortu
zutela azpimarratzen du ELAk.
Zoritxarrez,
enpresa horretan gertaturikoa Euskal Herriko enpresetara hedatzen ari da.
“Lan-harremanetarako eredu berria” delakoa, Adegik eta Confebaskek sustatu
dutena, eta kooperatiben mundutik sorturiko beste eredu batzuk jatorri beretik
datoz: langileei antolakuntza-eskubidea ukatzea. Ez dago ezer neoliberalagorik
jarrera hori baino. Gure aldetik bide sindikalak eta juridikoak erabiliko
ditugu lan-harreman zuzenagoak bermatze aldera, langileen eta demokratikoki
hautaturiko ordezkarien eskubideak errespetarazteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario