
Clicar para leer en castellano
ELA sindikatuak Bidegiko zuzendaritzarekin bilera orain dela hilabete baino gehiago eskatu ondoren, gaur bilera izan dugu.
Bertan, honako kontuetaz hitzegin dugu:
1.- AP-1 eta AP-8ko lizitazio eta esleipenean langilegoaren subrogazioa bermatzea
2.- Errepidearen egoera eta honek erabiltzeengan sortzen duen arriskua
3.- Beste
1.- Subrogazioari dagokionez, BIDEGIko zuzendaria den Alfredo Etxeberriak plegu GUZTIEK subrogazio klausula izango dutela bermatu du. ELAk ea gaur egungo testua errespetatuko den galdetu du eta zuzendariak BAIETZ adierazi, hau da, gaur egungo testua errespetatuko dela (Gipuzkoako Foru Aldundiak subrogazio klausula aldatzea proposatu du, hau nabarmen okertuz).
Pleguak 8 urteko iraupena izango duela adierazi du eta epe honetan autopisten erabilera handitzea aurreikusten dela dio eta honen ondorioz, zerbitzuan ondorio positiboak izango dituela eta ez duela langilengoan inongo eragin negatiborik izango.
Pleguak aztertzen ari direla eta hauek 2017ko abenduan argitaratuko direla adierazi du.
Halaber, AP-1ean eta AP-8an datozen 8 urtetan ez dela arkorik jarriko adierazi du.
2.- Errepidearen egoerari buruz, ELA sindikatuak 2017ko irailaren 19an AP-8aren egoera tamalgarria salatu zuen. Bidelan-eko Antolakuntza eta Giza Baliabideetako Zuzendaria den Marisol Alza-k, ELAk AP-8an ordezkaritzarik ez duelako ez digula inongo erantzunik eman azaldu du!
Kasulitatea edo ez, gaur hasi dira hobekuntza lanak AP-8ko 61. kilometroan Bilboruntz.
Bidegi-ko zuzendariak, beraiek errepidearen titularrak diren einean, beraiei dagokiela honen mantenu eta erabakiak hartzea adierazi du. Beraz aurrerantzean, horrelako salaketak Bidegi-ri bideratuko dizkiogu, bidearen titularra izateaz gain, Bidegi-n ELA sindikatuak duelako ordezkaritza.
Salatzen eta informatzen jarraituko dugu…
No hay comentarios:
Publicar un comentario