Azken urteetan murrizketa oso gogorrak egin dituzte aurrekontuetan dirurik ez dagoenaren aitzakia jarrita, baina ez dute diru-bilketa erabat aldatuko lukeen erreforma fiskalik bultzatu. 2011 urtean PSE-EEren Eusko Jaurlaritzak 420 milioi euroko murrizketa egin zuen aurrekontuetan, 2012an 200 milioikoa eta orain EAJren gobernuak 1.250 milioi euroko murrizketa jartzen du mahai gainean. Egoera ekonomikoaren baitan murrizketa berriak inposatzearekin mehatxu egiten digute. Milaka lanposturen galera eta zerbitzu publikoen oraindik ere ahultze handiagoa suposatuko duten neurriak.
Enplegua suntsitu, eskubide sozialak eta lan-baldintzak txikitu, zerbitzu publikoak desegin eta amildegira garamatzaten politika hauek salatzeko, baina bereziki politika alternatiboak exijitzeko hitzordua dugu larunbatean, martxoaren 16ean, Bilbon arratsaldeko 17:30etan Jesusen Bihotzetik irtengo den manifestazio nazional erraldoiean. Edozein koloretako Gobernuak, instituzioak eta alderdi politikoak presionatu behar ditugu, amildegira garamatzaten murrizketa politika hauek baztertzeko, krisitik ateratzeko eta aberastasuna modu justuagoan banatzeko, enplegua sortzeko, lan-baldintzak eta eskubide sozialak hobetzeko eta zerbitzu publikoak garatuko dituen bestelako politikak egiteko.
Gauza asko ez daude gure esku, baina larunbatean Bilbon manifestatzea, salaketa hauek egitea, alternatibak aldarrikatzea eta gobernu nahiz alderdiei presioa egitea politikak aldatzeko bai! Zu, zure lankideak, zure lagunak, familiartekoak, etab. mobilizatzeko deialdi berezia egiten dizugu!
Eskualdetik autobusak antolatu ditugu Bilbora joateko.
- http://www.youtube.com/watch?v=OLzzaseFmDo&feature=youtu.be
- http://www.youtube.com/watch?v=vN8NV8baeVM&feature=youtu.be
- http://www.youtube.com/watch?v=DJsLgNYEdyw
Guztion artean lortuko dugu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario