Urtarrilaren 29an epaiketa Mixel Berhokoirigoin, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako presidentearen aurka
Urtarrilaren 29an Euskal Herriko Laborantza Ganbarako presidente Mixel Berhokoirigoinen aurkako epaiketa egingo da Baionako auzitegian. Egoeraren larritasunaren aurrean hainbat erakundek mobilizazio kanpaina abian jarri dute, EHLGri sostengua eta babesa eman asmoz.
Asko dago jokoan. Batetik derrigorrez bete beharko litzatekeen urtebeteko espetxe zigorra Laborantza Ganbarako presidente Mixel Berhokoirigoinentzat. Bestetik 15.000 eurotako isuna; zigor horri epaiketaren kostuak eta abar gehitu beharko litzaioke. Baina batez ere Euskal Herriko Laborantza Ganbararen disoluzioa dago jokoan.
Manu Robles-Arangiz Fundazioak Iparraldean duen arduradun Txetx Etcheberryk mobilizatzearen beharra azpimarratzen du, eta Hegoaldeko lagunei ere antolatuko diren ekitaldietan parte hartzeko deia luzatu nahi die. “Ezinbestekoa da mobilizatzea, ez soilik laborariak, gizarte osoa baizik. Egoera oso larria da. Ezin da bortizkeria erabiltzen ez duen elkarte garden eta demokratiko bat debekatu, ez du ez hanka ez buru”.
Etcheberryk argi utzi nahi du ez dela Laborantza Ganbararen ekimena epaitzen, ez zaiola inolako deliturik leporatzen. “Bere izaera epaitzen da. Suprefetak erakunde ofizial baten izena baliatu nahi izana leporatzen dio, eta bere eginkizunaren ondorioz Paueko Nekazaritza Ganbararen jarduna bete nahi izatea. Azken finean bere ekinbidearengatik epaitzen da, eta bere deituragatik Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Paueko Ganbararen zeregina betetzen duen ala ez. Ezin da epaiketa ulertu atzetik dituen konnotazio politikoak kontutan izan gabe”.
Juicio en contra de Mixel Berhokoirigoin presidente de Euskal Herriko Laborantza Ganbara
El 29 de enero se celebrará en Baiona el juicio contra Mixel Berhokoirigoin, presidente de Euskal Herriko Laborantza Ganbara. Ante la gravedad de la situación diferentes organizaciones han puesto en marcha una campaña de movilizaciones, con el objetivo de apoyar y mostrar la solidaridad tanto a Laborantza Ganbara como a Mixel Berhokoirigoin.
El proceso judicial abierto plantea el cierre de Euskal Herriko Laborantza Ganbara y la encarcelación de su presidente Mixel Berhecoirigoin.
Según ELA, Euskal Herriko Laborantza Ganbara tiene como objetivo llevar a la práctica la propia identidad de Ipar Euskal Herria, así como, trabajar por un modelo de agricultura sostenible y social.
No hay comentarios:
Publicar un comentario