Idi dema 'Harri Beltza'rekin from Asier Orbea on Vimeo.
elgoiBARREN.net'etik hartua
Elgoibartik bidaltzen digute ondorengo bideo hau, bertan gure lankide den Jose Antonio Erkiaga ikusi dezakegu "lanean"
Nos mandan este video desde Elgoibar donde podemos ver "trabajr" a nuestro compañero de trabajo Jose Antonio Erkiaga
Nahi eta ezin. Idiak eta itzainak gogotik saiatuagatik bi plaza eta lau metrotan bakarrik mugitu ahal izan zuten 2.100 kiloko harritzarra. Izena -Harri Beltza ez diote pisuagatik esaten, forma bihurriagatik baino- ondo merezitakoa duela erakutsi zuen, beste behin, azken 50 urtetan Artetxeko probaleku zaharrean geldi egon den landu gabeko harriak. Demaseko ikusmina sortu zuen Soarteren idi pareak ‘Harri Beltza’rekin egin beharreko dema edo erakustaldiak eta Nafarroa plazako probalekua jendez bete zen Trinitate bezperan. (bideoa eta argazkiak dauzka)
Hasieratik ikusi zen lanak izango zituztela idiek ‘Harri Beltza’ mugitzeko. Lehen plaza egiten nahiko ondo moldatu ziren; minutu bat eta 47 segundo behar izan zituzten, baina hasitako tokira bueltatzeko 16 minutu eta 52 segundo erabili zituzten. Azkenean, hogei minutuko saioan bi plaza, lau metro eta 20 zentimetroko marka ezarri zuen Soarteren idi-pareak. Hor dago gainditu nahi duenarentzat.
Itzain lanetan aritu zen idien jabeak, Antonio Erkiagak, lan hobea egiteko esperantza zeukan. “bagenekien Harri Beltza mugitzeko bihurria dela eta baita Nafarroa plazako lurra ere ez dela egokiena, hala izanik ere, uste genuena baino gehiago itsatsi da harria lurrera. Ez zebilen batere”.
Orain dela 50 urte baino gehiago Harri Beltzarekin egin ziren azken idi-demen zuzeneko lekukoak izan ziren Aldapa baserriko Ramon Larrañaga eta Lekunberri baserriko Jose Inazio Aierdi. Sasoi hartan hainbat idi parek Harri Beltzarekin izan zituzten komeriak gogora ekarri zizkiguten biek zapatuko probaren atarian (ikus bideoa). Mende erdi pasa da ordutik, baina zaharrak berri Harri Beltzaren inguruan. Legendak aurrera darrai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario