ELA guztiz atsekabetuta dago Parisen izandako atentatuak direla eta
ELA guztiz atsekabetuta dago Parisen atzo izandako atentatuak direla eta. Horregatik biktimen senitartekoei bihotzez bere elkartasuna helarazi nahi die. Ezerk ez du halako astakeriarik justifikatzen; erabat gaitzesten ditugu halako ekintzak.
ELAk dei egiten du adituen esana aintzat har dadin, estatuetako segurtasun-aparatu eta -indarretatik apartekoak, zeinek esaten duten honelako dinamika bortizen aurka ohiko erantzun polizialak ezdeusak direla. Herrientzako bake eta justizia agenda orokor batekiko zinezko konpromisoa da, besteak beste, jarraitu beharreko bidea; ez eskalada militar eta poliziala. Zoritxarrez, estatu espainiar eta frantsesak bide alternatibo horri jarraitzeko itxura handirik ez dute ematen.
ELA manifiesta su consternación por los atentados de Paris
ELA urge a escuchar la voz de expertos, ajenos a los aparatos y cuerpos de seguridad de los estados, que llaman la atención sobre la inutilidad de las respuestas policiales clásicas contra este tipo de dinámicas violentas. El compromiso efectivo con una agenda global de paz y justicia para los pueblos constituye, entre otros, el camino a seguir, un camino alternativo a la escalada militar y policial en el que no destacan, lamentablemente, ni el estado español ni el francés.






