ELAk Aintzane Oiarbide
azpiegituretako diputatuarekin bilera izan eta honek gaur egun lanean diarduten
langile guztien subrogazioa bermatuko dela adierazi ondoren, gaur Bidelan-eko
zuzendaritzarekin bilera izan du ELA sindikatuak. Bertan, enpresaren aldetik,
gerenteak eta giza baliabideetako zuzendariak parte hartu dute. Sindikatuak
hala eskatuta, langileen zerrenda helarazi digute gaurko bileran.
Bidegi-k argitaratutako zerrenda
Bidelan-ek egin zuen, 2017ko ekainaren 30ko datuak kontuan
hartuz. Gaur egungo egoera ez da
bera, eta ez da behin betikoa izango gutxienez 2018ko ekaina arte, ordun egingo
bait da adjudikazioa. Bitarte honetan aldaketaren bat egon daiteke (erretiroak,
ezgaitasunak, etab.)
Enpresak bi zerrenda eman dizko
ELAri:
• Zerrenda 1.- Akatsik ezean,
jardunaldi osoa duten eta Gipuzkoan lana egiten dutenen
lanpostu guztiak jasotzen dira.
• Zerrenda 2.- Zerrenda honetan
Araban bere lanaren parte bat egiten dutenak agertzen
dira, bere jardunaren zatia dena
dela ere. 17 langilek osatzen dute eta denak peajeko langileak dira, zeregin
administratiboak egiten dituen langile bat ezik.
Bidelan-ek, hasiera batean
langileen zerrenda soilik eman zuela adierazi du, baina ondoren langile
bakoitzak Araban betetzen duen portzentaia zenbatekoa den helarazi dietela
azaldu du.
ELAren ustez, Arabako zerrendan
dauden langileak bermatuta behar luketen jardunaldia bermatuta ez izatea gerta
daiteke, gaur egun jardunaldi honen parte bat Gipuzkoan betetzen delako.
ELAk salbuespenik gabe LANGILE
GUZTIAK subrogazio eskubidea bermatuta izan arte, hau da, lanpostu guztiak gaur
egun dituzten baldintzak mantentzea lortu arte, borroka egiten jarraituko du.
Informatzen jarraituko dugu…